Literatura
Paginación
- Página anterior
- Página 117
Filtrar
CerrarBarnabek gordelekutik ateratzea eta munduaren amaierara arte bidaiatzea erabaki du. Bidean, Kasilda dortoka eta Klara satorra topatu ditu. Alboan izango ditu bere abentura handian.
Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.
Nor dabil lokatz artean? Eta nor ahatetxoak zaintzen? Tira egin azal-hegaletatik eta ikusi nola bizi diren baserriko animaliak.
Oilategitik arrautzak erruteko tokiraino doa korrika alanbreak diruditen hanken gainean. Lumazko soinekoa darama soinean eta arrautzak jartzen ditu. Asmatu zein den etxaldeko animalia hau!
Egunak argitu du baserrian eta inguruetan.
Nor ari da hain goizetik kukurrukuka?
Nor ari da poz-pozik zaunkaka?
Nor ari da euripean korroka?
Goazen bilatzera!
Animalien soinuak ezagutzeko liburu jostagarria.
Stella ebere arbaso baten etxaldera bidali dute bizitzera: Wilberforce Montgomery esploratzailearena izandako etxaldera. Toki exotikoa, animalia eta landare bitxien bizitokia.
Eguzkibar hiri ezin hobea zen, adeitasuna eta poza nagusi ziren lekua. Egun batean biztanle batek bilgarri bat lurrera bota zuen arte. «Bat baino ez da!», pentsatu zuen. Baina, pixkanaka, biztanleek jokabidea aldatu zuten, gainerakoekiko axolarik gabe jokatzen hasi ziren.
Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?
Quen se agocha detrás das lapelas?
Un libro animado cheo de máxicas sorpresas.
Os nenos gozarán das adiviñas procurando os seus animais preferidos.
Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begiratzea? Liburu honetan, pila bat leiho daude, zein baino zein harrigarriagoak… Baina kontuz, itxurak engainagarriak izan daitezke eta!
Beldurrezko ipuinotan irakurleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga. Zer ari da gertatzen? Amesgaiztoa ote da? Erokeria? Hilketa?
Pertsonaiek egiazko nortasuna dute. Iragana dute. Traumak bizi izan dituzte.