Literatura
Paginación
- Página anterior
- Página 170
Filtrar
CerrarAzalean ezkatak eta oso oskol gogorra ditu. Aurreko hegalak urpekariek baino hobeto mugitzen ditu. Asmatu zein den itsasoko animalia hau!
Itsas azpiak hainbat sekretu ezkutatzen ditu. Baina beti ez gara horiek argitzeko gai. Askotan, gure herriaren historiako pasarteak ere badira ur artean.
Intzak eta haren lagunek uda ahaztezina igaroko dute Donostiako Kontxako badian biziko dituzten abenturei esker.
Itsasoan arrain pila bat dago: handiak eta txikiak, luzeak eta biribilak, irribarretsuak eta kopetilunak… Eta elkarrekin egiten dute festa!
Maddik ez zekien zer aurkituko zuen itsas hondoan, beldur apur bat ere ematen zion… Jakin al daiteke nolakoa den zerbait probatu gabe?
Nor dabil igeri algen artean?
Eta nor koralaren atzean?
Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko ikasi beharreko jokabidea dute umeek eraman onekoa izatea eta une egokiaren zain egoten jakitea.
Biztanleriaren artean sarraskia eragiten ari den izurritearen ondorioz umezurtz geratu ondoren, Creyk Nalcar Haranera joan behar du osabarekin bizitzera. Osaba erregearen zaldun izandakoa da, baina orain beiraren artisau gisa egiten du lan.
Jarri zutik, tente-tente. Luzatu zure adarrak eguzkirantz. Utzi sustraiei lurrean kiribiltzen.Hartara, tinko eutsiko dizute. Ikusi zeure burua: zuhaitza zara. Eta orain, begiratu zure ingurua. Ez zaude bakarrik. Zuhaitz askoren artean zaude. Horrela, elkarrekin, basoa izango zara.
Kosmek erabaki du ez dela beste untxiak bezalakoa izango.
Pixkanaka hasi da, baina berehala bilakatu da dantzaldiko izarra. Izango al da gai besteei erakusteko zu zeu izatea dela egin dezakezun gauzarik onena?
XVI. mendearen amaieran Drake piratak eraso zien Izaron bizi ziren frantziskotarrei, eta han lurperatu omen zuen bere altxorra. Lau mende geroago, beste lapur batzuek ordura arte artxibo zaharretan gordeta izan den sekretua ezagutu eta plan bat prestatu dute altxorraren jabe egiteko.
Itsasoa bihurria da, eta jostalaria. Izarori opari polita ekarri dio. Eta orain, Izarok badaki itsas hondoak sekretu asko gordetzen dituela.
Gaueko zeru ilunean gaizki itsatsita zegoen izar txiki bat askatu eta Lurrera jausi zen. Ez zuen, ordea, edonon lur hartu. Planetako toki posible guztietatik… ezetz asmatu zein aukeratu zuen!