2024ko udaberriko nobedadeak
Filtrar
CerrarAlexandrian, K.a. 45. urtean.
Klehoipatrak hala aginduta, Xeherlock eta haren lagunak sekulako altxor baten bila abiatu dira. Piramideen labirintoetan barneratuko dira, non izaki arriskutsuak baitaude.
Azal gogorreko edizio berezia orri zabalgarri batekin.
Bidaiariak, trenera! Igo zaitez trenera, eta gidatu maldan behera, tunelean zehar eta trenbidean aurrera. TRIKI-TRAKA, TRIKI-TRAKA! FIII
Horaciok hamahiru urte ditu eta une zaila igarotzen ari da. Gurasoak bereizi egin dira eta institutuan iseka egiten diote ikaskideek. Uda gogorra du aurrean, aitak udalekuetara bidali nahi duelako. Berak, ordea, ez du aurreko urteko esperientzia errepikatu nahi.
Aitona-amonekin pasatzen ditut uda guztiak. Haiekin, gero eta abentura apartagoak gertatzen zaizkit. Eta karramarro bila joaten garenean, beti izaten dugu ezustekoren bat. Ikaragarri gustatzen zaizkit oporrak, baina gauza bat gorroto dut: azkarregi igarotzen dira!
Ezagutzen dugun unibertsoko gauzarik berezienetakoa da giza burmuina, baina oraindik ere asko geratzen zaigu hari buruz ezagutzeko.
Nondik datoz pentsamenduak? Zergatik amets egiten dugu? Azken hamar edo hamabi mila urteetan zergatik bihurtu dira gure burmuinak % 10 txikiagoak?