Libros juveniles en euskera
Paginación
- Página anterior
- Página 2
Filtrar
CerrarMikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan.
Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.
Jaime Ostolazari ez zitzaion burutik pasa emakume eder hark bere apartamentura igotzeko gonbit egin behar zionik. Are gutxiago, txora-txora eginik etxera itzuli zenean, emaztea hilik aurkitu behar zuenik.
Abandonaturiko dorretxe misteriotsu bat, burutik egindako marinel zahar eta kondairazalea, San Joan suaren magia, mamu uluak... Andonik eta bere lagunek ikaragarrizko abentura izango dute.
Bizilagun batek bere tximinia garbitzeko eskatzen dio Galtzerdiri, eta, horretan ari dela, izugarrizko ezustekoa hartzen du mutikoak: uso baten eskeletoa aurkitzen du, eta haren hankari lotuta, kodean idatzitako mezu bat.
Garai nahasietan, indartsuenek bakarrik irauten dute bizirik. Crey Gauerdiko Begiak bere patua aukeratu beharrean dago: biktima edo heroia.
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak.
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.
Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian.
Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin.
Giharrak, hezurrak, odol sistema edo nerbio sistema... Begiratu giza gorputzaren barrualdeari eta deskubritu haren sekretu guztiak formatu handiko liburu harrigarri honetan!
Stella bainuetxe hotel batean egonaldia egiten ari da, Withering-by-Sea izeneko kostaldeko herrian.
[—Nolanahi ere, Argiñe, badakit gauza hauek kontuz esatekoak direla, baina nik entzun dut zure aita ote den ama utzi duena, edo, horrelako zerbait. Zure aita bere lantegiko neskaren batekin liatu ote den edo, esaten dute kalean...]