Libros infantiles en euskera
Paginación
- Página anterior
- Página 11
Filtrar
CerrarLiburu hau EZ da adarbakar bati buruzkoa. Tira... pixka bat bai. Baina adarbakar honek erabilera anitzeko adarra du, tresna txundigarriekin. Nik esango nuke adarra baino adar-tronpeta dela, adar-koilara, adar-puzgailua... Munduadarreko EZ-ADARBAKAR harrigarriena da!
Nor dago amilotxen familiari begira?
Eta nor dabil hipopotamoaren gainean?
Hura bai hegaldi miresgarria!
Haiek bai letagin zorrotzak: tigre zuriarenak baino zorrotzagoak.
Haien atzaparrak gai ziren edozein arbola sustraitik ateratzeko.
Bakar baten orroak nahikoa ziren isiltasun guztiak apurtzeko.
Luisek, handitzen denean, Justizigile Hegalaria bezalako heroia izan nahi du. Horregatik, jantzi berezi bat eskatu du, kapa gorria eta turborreaktoredun botak dituena.
Iñakiri Nekane gustatzen zaio eta Nekaneri Iñaki, eta ez dute ezkutatzen hori egia dela. Baina Nekanek bi anaia gaizto dauzka: Kike eta Patxi. Hauek ez dute nahi Iñaki Nekanerekin ibiltzea eta, horregatik, susto handi bat eman nahi diote.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Zer esaten da, Tximino Txiki?
Utzi niri igotzen!
Ez, ez zara jolastu nahi duen bakarra.
Hizketa onekoa eta adeitsua izaten ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak gainerako haurrekin modu egokian erlazionatzen dira.
Esmeralda dena hobetoezinki iruditzen zaion neskatoa da. Hala ere, gaur ezer ez doa ondo. Gehien gustatzen zaizkion gauzek ere ez diote arretarik ematen edo ez dira nahikoak. Esmeralda handitzen ari dela ohartu da; horixe gertatu da.
Krokodilo jatun bat bizi da Amalurreko ibaian, turistak jaten ditu guztiz oharkabean. Dentistari dio galdetu eta mesedez eskatu hortz-haginak ongi garbitzeko sekulako mina baitu! Eta a zer-nolako buila eta algara bere aho beldurgarria ikustean bertatik bertara!
Basajaunek ongi daki nola zaindu basoak eta mendiak, nola sendatu natura gaixorik dagoenean. Oraingoan Hur txikiak lagunduko dio Lur lehorrean Ur aurkitzen, mendi lehortua berriro landarez janzteko. Lortuko ote dute? Mitologiak eta naturaren botereak bat egiten dute kontakizun honetan.
Haur txistean bezala, igel bat animalia guztien artetik doa, bere aho handiaz harro eta zirikatzen.
Galdetu dizute inoiz zer izan nahi duzun handitan? Ikerri galdetu zioten behin eta liburu honetan gorde zuen erantzuna.