Libros infantiles en euskera
Paginación
- Página anterior
- Página 12
Filtrar
CerrarIrakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua… hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?
Pentsa ezazu soka bat duzula, eta baserriko hainbat animalia. Horiekin guztiekin gauza asko zinateke zerbait asmatzeko? Bada, ezinezkoa dirudien arren, Iker Ikerlariak iratzargailu bat asmatu zuen. Ikusi nahi duzu?
Zein dago leihotxoetan? Liburu bizidun hau irudi magikoz beteta dago.Neska-mutikoek asmakizunez gozatuko dute irudietan zein ezkutatu den ikusiz.
Nor dago erreka inguruan ezkutatuta?
Eta nork eskatu ditu saguzarrak?
Lur irudimen handiko haurra da, baina arazo txiki bat du: askotan, lotsaren munstroak hitza kentzen dio, tak! Halakoetan kosta egiten zaio gauzak azaltzea. Baina Lurren familian ongi dakite hitzez bakarrik ez, bestela ere modu askotan konta daitezkeela gauzak: marrazkiak eginez, adibidez…
Suzko uztaiak, pailazo jantziak, hiru belarriko untxiak... Harrikoskorreko neska-mutilak magiaz betetako talde bati egin behar diote aurre.
Iruzurbeitia ez da, ez, besteak bezalako zizarea: arrosa kolorekoa da eta eguzkia hartzea asko gustatzen zaio. Hori guztiori oso arraroa da, bere familiakoentzat, batez ere. Alabaina, Jango ezagutuko du basoan, armiarma barazkijalea, eta berarekin ikasiko du ezberdina izateaz gozatzen.
Azalean ezkatak eta oso oskol gogorra ditu. Aurreko hegalak urpekariek baino hobeto mugitzen ditu. Asmatu zein den itsasoko animalia hau!
Itsasoan arrain pila bat dago: handiak eta txikiak, luzeak eta biribilak, irribarretsuak eta kopetilunak… Eta elkarrekin egiten dute festa!
Maddik ez zekien zer aurkituko zuen itsas hondoan, beldur apur bat ere ematen zion… Jakin al daiteke nolakoa den zerbait probatu gabe?
Nor dabil igeri algen artean?
Eta nor koralaren atzean?
Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko ikasi beharreko jokabidea dute umeek eraman onekoa izatea eta une egokiaren zain egoten jakitea.