Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarMateo arraro sentitzen da. Lagunak ez dira berarekin gogoratzen. Ez da erraza besteak nola sentitzen diren imajinatzea.
Mateok hanka sartu du Perurekin, Robinsonekin…
Eta negar egin du gero, eta itsasoa sortu du bere malkoekin…
Mateok ez daki zer duen, baina bat-batean txikitu egiten da, eta urritu. Batez ere kale egiten duenean, huts egiten duenean.
Mateo haserre dabil eta muturluze doa: ahoa zabaltzen duenean, ateratzen zaio apoa, orroka eta korroka.
Mikelek lorategian aurkitu duen hari misteriotsu bati tira egiteko tentazioari ezin dio eutsi; ilargitik zintzilik dagoen haria da.
Pozaren pozez munduari bira ematea pentsatu du.
Harrikoskor taldearen galaxiarteko lehen partida Kretan jokatuko dute, zezen-estralurtarrak bizi diren planetan. Bicok eta taldeak inoiz ez dute erronka zailagorik izan. Okerrena da joko zelaia labirintoa dela, eta pauso bat eman orduko aldatzen dela.
Kontuz, irakurle! Ipuin hau ez dugu idatzi zuri ideia bihurriak emateko, gero. Ez horixe!
Beraz, zuk ez egin horrelakorik, oso, oso, oso beharrezkoa ez bada, behintzat.
Hemen, oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago. Edo hori esaten du behintzat! Eta zu… zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan! Baina baliteke gero zu proban jarri izanagatik damutzea…
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Maitasun musua paaapaaagaioarena, edo paaapogorriarena edo pooottokarena.
Baina norentzat ote musurik handiena?
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.