Libros infantiles en euskera
Paginación
- Página anterior
- Página 3
Filtrar
CerrarInork ez ditu ipuinak altzeak baino hobeto kontatzen. Baina gau batean, bere familiarekin batera suaren epelean eserita, altzeari ez zaio burura etortzen lehendik kontatu ez duen ipuinik. Ipuin-liburu bat behar du. Edo beharbada denek behar dutena liburutegi bat da.
Amatxok alde egin zuenean, guztia betiko aldatu zen. Amaren hutsunea sentitzea etengabe buru gainean hodei beltz bat izatearen edo itsaso erdian igerian aritu eta itsasertzera iristea sekula ez lortzearen parekoa da. Nola jarraitu aurrera?
Batzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean. Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Halako egun batean, Ekuadorretik etorritako lagunak etxera heldu eta inurriak Ametsen sabelean lanean hasiko dira berriro. Nola zen aitak esaten duen hitz arraro hori? Anfitri ...
-Zergatik ez zabiltza anaia txikiarekin jolasean?
-Ez dut nahi, amatxo. Dena gaizki egiten du.
-Pala nola erabili behar duen irakats diezaiokezu.
Ñimiñoak edo erraldoiak, umoretsuak edo arriskutsuak, uretan pulunpan dabiltza, edo airean hegan. 200 animalia ezin harrigarriagoak!
200 animalia baino gehiago liburukote bakarrean.
Vitoria-Gasteiz Saria 2020 Haur Literaturako itzulpen onena
Basoan ibiltzen da, gordeka eta isilean. Begiak erne eta sudurra lurrean jarrita ehizatzen du. Ezetz asmatu basoko zer animalia den!
Nor ari da marigorringoaren gainean jauzika? Eta nor ilargipean hegoei eragiten? Tira egin azal-hegaletatik eta ezagutu non bizi diren animalia txiki hauek.
Ikasturte berriarekin, animaliak berriro elkarrekin. Atarian, hainbat barraskilo jostakin.
Gelan, txerriak pintatzen ari dira, bazeneki zerekin…!
Jantokian, noski, saguek gazta dute atsegin.
Zatoz barraskilo, kirikino eta krokodiloekin!
Arkakuso aspertuta dago txakur zahar baten ile artean bizitzeaz eta etxe deituko liokeen beste zerbaiten bila atera da. Dena den, denetan topatzen ditu gabeziak. Aurkituko al du Arkakusok bere txakur egokia?
Arrain zuri txikia abeslari esnatu da.
Lagunek ere musika egiten dute.
Hau bai melodia berezia!
Nondik ote dator?
Gozatu musikadun liburu alai honekin.
Arrain zuri txikiak gauza mordoa daki: koloreak ezagutzen ditu, hamar arte zenbatzen daki, goian eta behean, aurrean eta atzean bereizten daki... Eta, gainera, emozioak ere identifikatzeko gai da.