Libros infantiles en euskera
Paginación
- Página anterior
- Página 4
Filtrar
CerrarBost azeritxo muturgorri, elurretan, zer berri?
Elurretan itzulipurdi, irrigarri eta bihurri.
Otso eta gizaki gosetien arteko Gerra Handiaren ondoren, azken otso baten presentziak Miloren herria izutu du. Izan ere, gerra hark bi alderdietan sarraskia eragin zuen. Ehiztari gaztea otsoaren bila aterako da, arkua beste armarik gabe, herrikideak babesteko borondate irmoz.
Badatoz piratak! Azkar! Ezkutatu denok!
Tom zelatan dago. Itsasontzi bat ikustean, alarma jotzen du, baina han ez da agertzen piratarik.
Denak daude Tomen abisuekin asper-asper eginik! Baina zer gertatuko da piratak BENETAN agertzen badira?
—Tira, laztana, bainatzera! —Baina nik jolasean jarraitu nahi dut! Uretan ere ederki pasatuko dugu!
Garbitzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek garbitzea zein garrantzitsua den ikasi behar dute.
Misterio handia da umetxo baten jaiotza! Baina amaren sabelean txiki-txikia zena handitu egingo da… Eta zer gertatuko da orduan? Nola banatuko dute gurasoek maitasuna?
Bakarnek ia denetarik dauka: gela bat berarentzat bakarrik, aita, ama, bi amona, hiru izeba, Edurne izeneko andereñoa… Baina ez hori bakarrik: bizikleta, irristailua, MP4a eta ikaragarri maite duen eta zaunkarik egiten ez duen Laika izeneko txakur bat ere badauzka.
Bapo Jaunak eta lagunek komunitateko jairako fruituak topatu behar dituzte, baina desagertu egin dira eta, gainera, Bapo Jauna galdu egin da! Denek moldatu beharko dute aurrean dituzten arazoak konpontzeko... Eta basoa zaintzeko!
Barnabek irratian entzun du planeta gaixo dagoela. Planeta sendatzeko erabaki irmoa du, baina bere lagun Kasildaren eta Klararen laguntza behar du horretarako. Hala, haiekin batera sendagileen talde bikaina osatuko du mundua bere gaixotasun beldurgarritik salbatu ahal izateko.
Barnabek gordelekutik ateratzea eta munduaren amaierara arte bidaiatzea erabaki du. Bidean, Kasilda dortoka eta Klara satorra topatu ditu. Alboan izango ditu bere abentura handian.
Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.
Nor dabil lokatz artean? Eta nor ahatetxoak zaintzen? Tira egin azal-hegaletatik eta ikusi nola bizi diren baserriko animaliak.
Oilategitik arrautzak erruteko tokiraino doa korrika alanbreak diruditen hanken gainean. Lumazko soinekoa darama soinean eta arrautzak jartzen ditu. Asmatu zein den etxaldeko animalia hau!