Alandar
Filtrar
ItxiHugo ia ez da oroitzen bere aitaz, eta non dagoen ere ez daki. Etxetik joan zen berak bost bat urte zituenean eta, harrezkero, ezer ez daki haren bizitzaz. Amak inoiz ez dio azalpenik eman, eta orain ere ez dio eman nahi. Gai debekatua da.
Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori gelara iritsi zenetik, Diegoren bizitza domino piezak bezala ari da jausten.
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.
Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian.
Detektibe Nobelaren Adiskideen Klubak Maria Mayo kontratatzen du Liburutegi Nazionalean “Topaketak krimenarekin” izenarekin egingo den hitzaldi zikloaren berri emateko. Baina jardunaldi batean hizlari baten hilketa saioa gertatzen da, Ernest Buck idazlearena.
Castell anai-arrebak euren aita Germanekin Boliviara joan dira.
Aita antzinako huatacachi kulturari buruzko egia jakin nahi duen antropologo ospetsua da. Hala ere, haien oporrak hondatu egingo dira, German bahitzen dutenean.
Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin.
Egiazko munduan, Sebastian mutil arrunta da. Bere amarekin bizi da eta egunero institutura joaten da. Hala ere, mundu birtualean, Hiltzaile ezizenaz ezagutzen dute. Arma sofistikatuetan aditua da eta drone eskuadroiak zuzentzen ditu. Eta horregatik ordaindu egiten diote.
Kalil Mtube hamaika urteko mutiko afrikarra da. Bere bizitza errotik aldatuko da bere aitak saldu, eta kakao plantazio batean esklabo moduan lan egitera behartzen dutenean. Adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko ditu han, baina baita gizakien bihozgabekeria ere.
Mateo gazteari den-dena aldatu zaio, kalean jotzen duen Malik tronpetari estatubatuarra lehen aldiz ikusi duenean. Musikaria jazz jotzaile ospetsua izan zen, eta haren iragana Mateok berarekin eta haren txakur Trumpetekin izango dituen bizipenekin tartekatuko da.
Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte, eta lubaki bateko zuloan bizi dira. Goizero, janaria aurkitzeko asmoz, hildakoz betetako euren hiri hustuan zehar ibili behar dute, hondakin artean. Hiriaz bestalde zain dute Jawhar, lehen maisua zena eta orain mugimendu armatu baten burua dena.
Horaciok hamahiru urte ditu eta une zaila igarotzen ari da. Gurasoak bereizi egin dira eta institutuan iseka egiten diote ikaskideek. Uda gogorra du aurrean, aitak udalekuetara bidali nahi duelako. Berak, ordea, ez du aurreko urteko esperientzia errepikatu nahi.