Libros juveniles de fantasía y ciencia ficción
Filtrar
ItxiAmaia unibertsitateko lehen mailako ikaslea da. Deustun ibiltzen da bere ikaskide eta lagunekin, bizimodu arrunta eginez. Halako batean, bere baitan eta bere inguruan egoera arraroak sumatzen hasiko da. Bizitza erabat aldatuko da.
Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta-sorta honen bidez, laguntzera datozkigu Lilith lehen sorgina, Baba Yaga sorgin eta ogro eslaviarra, Frida Khalo artista ikonikoa eta Cécile Fatiman haitiar iraultzailea, besteak beste.
Selene Europako mendebaldeko ospitale psikiatriko batean esnatu da, ez duelarik ezta bere izena ere gogoratzen. Bakarrik banpiro bat dela pentsarazten dioten aztarna batzuk ditu.
Dragoiak antzinako ametsen iruditerian bezain presente daude gaur egun bideojoko, film eta telesailetan... Boteretsuak eta babesleak, naturarekiko eta miragarria denarekiko dugun lotura irudikatzen dute.
A8 1 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera. Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsu bat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.
A8 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera.Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsubat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.
Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako.
Fikziozko izakiak izan, nahiz zirkuko fenomenoak izan, munstroek munduaren ametsak eta amesgaiztoak izan dira mendeetan zehar. Liburu honek munstro mota asko ezagutaraziko dizkizu, hala nola mitologikoak (Medusa) edo eskandinaviar mitologiako Hræsvelg, XIX.
Izaki miragarrien entziklopedia bildumako ale honek alegiazko izakietatik errealitatera arteko bidea egiten du.
Nagore Garmendia baserri batean bizi den sorgina da. Egun batean, ezusteko bisitabat izango du, Nagoreren senarra zenaren anaia, Oskar, baserrira heltzen denean. Une horretatik aurrera, Nagoreren bizitza hankaz gora jarriko da. Oscar azti boteretsua da eta anaiaren heriotza argitzeko asmoa du.