Libros de Benjamin Lacombe
Filtrar
ItxiAlexandrian, K.a. 45. urtean.
Klehoipatrak hala aginduta, Xeherlock eta haren lagunak sekulako altxor baten bila abiatu dira. Piramideen labirintoetan barneratuko dira, non izaki arriskutsuak baitaude.
Azal gogorreko edizio berezia orri zabalgarri batekin.
Suitza, 1976. Izua haranean! Elurretako munstro madarikatua Appenzell herri txikiaren inguruan dabil. Xeherlock, Magali sagutxo lagunarekin batera, izaki misteriotsuaren bila abiatu da…
Tokio, 2020.
Xeherlocken lantokian katu bitxi bat dago: ez du hitzik esaten eta etengabe hankak gora eta behera mugitzen ditu. Xeherlock eta katu kideek haren lagun izan nahi duten arren, animaliaren jokabidea ez da aldatzen: madarikazio lazgarriren bat duela dirudi.
Schönbrunn jauregia, Austria, 1763.
Lisabete Antonieta erreginaren lepokoa desagertu egin da. Xeherlock eta lagunak berehalakoan hasi dira bilaketan; izan ere, erreginak gauean bertan izango den jairako behar du lepokoa. Susmoa dute miken ardura ote den desagerpena, lapur ospea baitute.
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
Gertakizun beldurgarri bat jazo da Parisen: Magali sagutxoa desagertu egin da! Eta, harekin batera, auzoko sagu guztiak. Xeherlock eta bizilagunak ikertzen hasi dira buru-belarri.
Izaki miragarrien entziklopedia bildumako ale honek alegiazko izakietatik errealitatera arteko bidea egiten du.
Ozeano Barea, 1657. Gatlock kapitainak itsasoak zeharkatzen ditu pirata ontzi batean talisman misteriotsu baten bila: urrezko tikia. Shaki arratoia eta Tropiko papagaia lagunek zalantzarik gabe jarriko dute bizia arriskuan hari laguntzeko.
Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta-sorta honen bidez, laguntzera datozkigu Lilith lehen sorgina, Baba Yaga sorgin eta ogro eslaviarra, Frida Khalo artista ikonikoa eta Cécile Fatiman haitiar iraultzailea, besteak beste.