Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiLeak, neskatila hegodun nimiñoak, egunen batean egunsentia ikustearekin amets egiten du, baina badaki bere hego txikiek ezin dutela eguzki izpirik ukitu; hori dela eta, egun argia saihesten du.
Leila sorgin oso saiatua zen. Ia egiten zuen guztia ondo egiten zuen. Inongo tartarik onenak egin nahi zituen. Eta zergatik ez aurkeztu ba Tartarik Onenaren Sorgin Lehiaketa Paregabera?
Ongi etorri Milaloreren aparteko lorategira! Mesedez, ez bidetik irten. Landare batzuek hortzak dituzte.
Kira eta Argi bi adarbakar gazte dira. Adarbakarren Urteko Topaketatik bueltan, hango pozak instantean desagertu zaizkie, ondorengo uholde handian hiltzeko zorian daudenean.
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.
Detektibe ospetsu eta saiatuenak ere noizean behin atseden bat behar duenez, Sanson arrantza egitera joan da. Iujuuuu! Alabaina, arrantza egun hori ere ikerketa saio bihurtuko da azkenerako.
Aelys sirenak ontzi bat ikusten duen lehen aldian liluratuta geratuko da. Umetatik entzun du gizakiei buruz hitz egiten, baina inoiz ez zuen imajinatu haiekin topo egin zezakeenik. Sirenen Kontseiluak arriskua susmatzen du ontzia aurkitzean eta erabaki izugarri bat hartuko du.
Talok Ilargipeko Museoaren gonbidapena jaso du Fundatzaileen Galarako eta Liliri eskatu dio elkarrekin joateko. Talok museoko objektuez gozatzen duen bitartean, Lili aspertuta dago... Ustekabeko zerbait gertatu arte.
Lilik Karraskari Txirrindularitza Lasterketa Klasikoa irabazteko erabakia hartu duenean, Talok harekin entrenatzea onartu du. Talorentzat, nahikoa da lagunarekin denbora pasatzea, baina Lilik Txapeldunen Kopa irabazteko irrika bizia du. Zer izango ote dute zain helmugaren bestaldean?
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Nolakoa izango zen Lurreko lehen gizakien bizitza? Eta umeena? Neandertalek eta sapiensek uneren batean ezagutuko zuten elkar? Bikaina litzateke mundua orduan zen modukoa ikusi ahal izatea... Eta agian ikus dezakegu!