Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 24
Filtrar
ItxiWandari ez zaio ateratzen hitzik! Ez dago hura baino lotsatiagorik! Baina egun batean, Wandaren ikasgelara etortzen da Lea izeneko sorgin bat urduri samarra, eta Wanda konturatzen da lagunak egiteko ez duela hitzen beharra.
Gaur, Xamuk kutxa bat aurkitu du. Zer ote da? Opari bat!
Hau da oparia irekitzeko irrika!
Eta beste norbaintentzat bada?
Gaur, Xamuk zerbait aurkitu du...
Bai biguna!
Bai polita!
Bai goxoa!
Puntxi deituko dizut.
Eta Puntxi beste norbaitena bada?
Xarliri ez zaio aukeratzea gustatzen. Inoiz ez daki zer jan, zer arropa jantzi, edo oheratzeko garaian argia itzalita edo piztuta utzi. Horregatik, bere urtebetetze egunean, oparia aukeratzeko arazo berbera du.
Xaxiri ez zaio batere gustatzen bere jaka berria. Ez, ez, ez, ez! Baina bere lagunik onenarekin, Xutekin, jolas egitera kalera ateratzen denean, agian jabetuko da jaka soinean izatea ez dela horren txarra.
Xaxik ez ditu gustuko katakume ñimiñoak eta ez du haiekin ezer partekatu nahi, ezta bere manta urdin handia ere! Baina beharbada, katakume ñimiñoak Xaxiri erakutsiko diote partekatzea dela gauzarik dibertigarriena!
Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta ez du aitaren berririk.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Zebratxoa beti dago denei laguntzeko prest. Baina zer gertatuko da laguntza behar duenean?
Liburu honetako animaliei behatu eta entzuteaz gain, zenbatu egin dezakezu zenbat aldiz egiten duten zaunka, marru, bee, irrintzi... Gogoan hartzeko gai izango al zara?
Astindu gorputza eta ikasi zenbakiak, hamar munstro jostarirekin batera. ZENBATU!
Zero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.