Libros infantiles de 0 a 3 años
Pagination
- Previous page
- Page 4
Filtrar
ItxiNor ari da papagaitxoarekin hizketan?
Eta nork zaintzen du moxal txikia?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu maskota maitagarriak.
Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Maitasun musua paaapaaagaioarena, edo paaapogorriarena edo pooottokarena.
Baina norentzat ote musurik handiena?
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.
Liburu honetako animaliak beren ibilgailuetan joan-etorrian dabiltza klaxona jo eta jo! Bizikletaren txirrina, trenaren txilibitua, aspaldiko klaxon baten hotsa, suhiltzaileen kamioiaren turuta… Zenbat ezagutzen dituzu zuk? Ibilgailuen soinuak ezagutzeko liburu dibertigarria.
Begiratu ispiluari eta atera mihia igel saltaria bazina bezala, edo ilundu bekozkoa haserretuta, hartza bazina bezala! Umeek imitazioaren bidez ezagutuko dituzte emozioak: poza, tristura, beldurra, urduritasuna eta askoz gehiago.
Animalia txikiak haurtzaindegira doaz, eta egunero dute abentura txikiren bat eta gatazkaren bat edo beste. Baina beti hor dago Kanguru andereñoa denak lasaitzeko, mimatzeko eta zaintzeko.
Nor da tximino indartsuena? Nor da ipurtargi lotiena? Eta olagarro musukatzaileena? Zabaldu ondo begiak, topatu liburuko ilustrazioen artean eta txundi zaitez amaierako ezusteko atseginarekin.
Pixontzia erabili nahi, Kroko?
Ez, nahiago dut pixoihala, aita.
Ondo, geroago jesarriko zara.
Pixontzia erabiltzen ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak pixoihala alde batera utzi eta pixontzia erabiltzen ohituko dira.