Libros infantiles de 10 a 12 años
Pagination
- Previous page
- Page 4
Filtrar
ItxiManuelak zortzi txerrikume dauzka eta egunero arazo handi bati aurre egin behar dio: nola ase bere kumeen gosea eta berea ere bai, noski. Jabeek ez diote janik ematen eta goizero janari bila abiatu behar du herrian barrena, gaiztakeria eta pikardia harrigarriak eginez.
Urko ez da etxe normal batean bizi; belaontzi batean bizi da gurasoekin. Pozez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean, iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko!
Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean.
Zerbait benetan nahi baduzu, ez geratu lo. Ekin lanari berehala!
Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da.
Ni ere hemengoa naiz, ama ere bai, aita baita ere hemengoa omen da, baina nik oraindik ez dakit zein demonio den ama eta biok bakarrik utzi gintuen pertsonajea. Amak esan zidanez herrikoa eta Pako baino gazteagoa. Nik asko ezagutzen dudan bat izango da. Horregatik ez didate esan nahi.
Martinek eta haren gurasoek bidaia bat egingo dute Cancunera, misterio bat argitzeko. Misterioaren muinean Madrilgo kodexa dago, maien aspaldi-aspaldiko liburu bat.
Caragen begietako distiraren atzean milaka urtetako sekretua dago: metamorfikoa da. Puma gisa hazi zen, baina orain gizakien artean bizi da beste edozein ume bezala.
Hiriko bizitza ez da erraza bera moduko izakientzat.
Clearwater barnetegiko bigarren urteak zirraragarria izango dela dirudi. Metamorfikoek urtea emango dute gizakiekin bizikidetza lantzen. Baina itxuraz errazak diruditen zeregin praktikoek aurreikusi ezin diren gertaerak ekarriko dituzte.
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea.
Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean.
Hannah oso pozik dago bere lagunekin, batez ere Miarekin, biak gozogintzazale amorratuak direlako. Baina Miaren lotsak eta besteekin beti atsegina izan beharrak bi lagunek gaizki pasatzea ekarriko dute. Bestalde, Hannahk Georgeri erabaki garrantzitsua hartzen lagunduko dio.