Libros infantiles con solapas
Filtrar
ItxiOilategitik arrautzak erruteko tokiraino doa korrika alanbreak diruditen hanken gainean. Lumazko soinekoa darama soinean eta arrautzak jartzen ditu. Asmatu zein den etxaldeko animalia hau!
“Bost ziren, bost, ohean.
Haietako bat mugitu ostean,
Geratu zen, plost!, lurrean”.
Egin bultza untxi txikiei, egin kantu, egin kulunka.
Kale Nagusian zalaparta da nagusi gaur: Prima Pavlovak eta bere dantza eskolak lehen emanaldia eskaini behar dute.
Baina…, non daude protagonistak? Sartu, eta lagunduko al diogu aztarnaren bat topatzen?
– Zaldiko maldikoan ibili nahi dut!
– Ez, orain ezingo duzu, ba.
Eta alferrik ari zara garrasika.
Batzuetan, zaila da zer sentitzen dugun adieraztea. Liburu honetako protagonistek emozioak kontrolatzen ikasiko dute.
Zer sentitzen duzu gaur?
Haserre nago!
Irrist egiten duten leihoekin eta emozioen gurpilarekin!
Emozioak izendatzeko eta ulertzeko liburua.
Ba al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Baserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena janzten du… azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!
Ez joan, amatxo!
Beste besarkada bat nahi dut.
Zurekin joan nahi dut, aitatxo.
Aitarengandik eta amarengandik banantzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek gurasoei agur esaten ohitu behar dute eskolara joaten direnean.