Libros juveniles
Pagination
- Previous page
- Page 6
Filtrar
ItxiNahlaren gurasoak marokoarrak dira. Mboreren gurasoak, aldiz, are urrunago dagoen herrialde batetik etorri dira; Senegaletik, hain zuzen ere. Nahla eta Mbore lagun handiak egin dira. Orain auzo lasai batean bizi dira eta bertan denek ezagutzen dute elkar.
Marinari futbola asko gustatzen zaio, eta baloiarekin hain da ona, oinekin magia egiten duela baitirudi. Baina mutilek ez diote kontua errazten, eta patioko futbol zelaian jokatzea eragozten diote.
Bi ipuin biltzen ditu liburuak. Nire aita ezin izan nuen salbatu izenekoan, garai batean Euskal Herriko mendietan eta basoetan bizi ziren bidelapurren gorabeherak kontatzen zaizkigu.
Albiste bat heldu da Creyren belarrietara. Azkenean, etxera itzuli ahal izango da. Baina azpikeria baten erronkak zerumuga ilunduko du. Arriskuaren erdian, Euri-Egilearen esaldi misteriotsua entzuten da: «Gauza batzuk birritan egin daitezke, beste batzuk ez».
Kalil Mtube hamaika urteko mutiko afrikarra da. Bere bizitza errotik aldatuko da bere aitak saldu, eta kakao plantazio batean esklabo moduan lan egitera behartzen dutenean. Adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko ditu han, baina baita gizakien bihozgabekeria ere.
Amak itsas bidaia bat irabazi du gure familiaren osasuna arriskuan jarri ostean: oso zaila da eskabetxeko berberetxoen patearen 500 etiketa biltzea, baina are meritu handiagoa du hori jateak, benetan!
Liburu honetako protagonista Santiago Bidea egitera doa. Bidean jende ezberdin ugari aurkituko du eta bisitak izango ditu noizbehinka: ia ahaztuta zeukan neskalagunarena, koadrilako lagunak…
Hainbat sekretu mota daude: handiak, txikiak, koloredunak edota zaporedunak; eta guztiok gordetzen dugu baten bat gure barnean. Istorio honetako protagonistak sekretu handi bat gordetzen du kutxa batean giltzapeturik, eta oraindik ez daki zer zapore duen sekretu honek.
Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak.
Izaki miragarrien entziklopedia bildumako ale honek alegiazko izakietatik errealitatera arteko bidea egiten du.
Nagore Garmendia baserri batean bizi den sorgina da. Egun batean, ezusteko bisitabat izango du, Nagoreren senarra zenaren anaia, Oskar, baserrira heltzen denean. Une horretatik aurrera, Nagoreren bizitza hankaz gora jarriko da. Oscar azti boteretsua da eta anaiaren heriotza argitzeko asmoa du.
—Tira, andereño. Tomasek ez dakien zerbait baldin badakizu, esan eta kito!
—Lasai, Oihan. Urguilutar batzuek diotenez, mutil hil berri horren hilobiko harri losa mugitua aurkitu omen dute.