Libros juveniles de aventuras
Filtrar
ItxiMarinari futbola asko gustatzen zaio, eta baloiarekin hain da ona, oinekin magia egiten duela baitirudi. Baina mutilek ez diote kontua errazten, eta patioko futbol zelaian jokatzea eragozten diote.
Liburu honetako protagonista Santiago Bidea egitera doa. Bidean jende ezberdin ugari aurkituko du eta bisitak izango ditu noizbehinka: ia ahaztuta zeukan neskalagunarena, koadrilako lagunak…
Gorria da Trianoko lurra; gorria da inguru haietan behinola ugari zegoen mineralaren aztarna. Baina, gauak eguna menpe hartzen duenean, beste gorri mota bat nagusitzen da Zugaztietan: dirua inolako gupidarik gabe egin nahi dutenen ikuskizun larria.
Manuelak zortzi txerrikume dauzka eta egunero arazo handi bati aurre egin behar dio: nola ase bere kumeen gosea eta berea ere bai, noski. Jabeek ez diote janik ematen eta goizero janari bila abiatu behar du herrian barrena, gaiztakeria eta pikardia harrigarriak eginez.