Libros y álbumes ilustrados
Filtrar
ItxiOngi etorri Milaloreren aparteko lorategira! Mesedez, ez bidetik irten. Landare batzuek hortzak dituzte.
Hortxe dago ogroa, beldurra eragiten duen mendi indartsu baten pare. Maitagarriek babestu egiten gaituzte, baina ogroek beldurra sortu eta zur eta lur uzten gaituzte. Munstro horiek giza forma dute, baina hala ere ikaragarriak dira. Zorionez, ogroa ergela bezain aseezina da.
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.
Detektibe ospetsu eta saiatuenak ere noizean behin atseden bat behar duenez, Sanson arrantza egitera joan da. Iujuuuu! Alabaina, arrantza egun hori ere ikerketa saio bihurtuko da azkenerako.
Aelys sirenak ontzi bat ikusten duen lehen aldian liluratuta geratuko da. Umetatik entzun du gizakiei buruz hitz egiten, baina inoiz ez zuen imajinatu haiekin topo egin zezakeenik. Sirenen Kontseiluak arriskua susmatzen du ontzia aurkitzean eta erabaki izugarri bat hartuko du.
Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta-sorta honen bidez, laguntzera datozkigu Lilith lehen sorgina, Baba Yaga sorgin eta ogro eslaviarra, Frida Khalo artista ikonikoa eta Cécile Fatiman haitiar iraultzailea, besteak beste.
Talok Ilargipeko Museoaren gonbidapena jaso du Fundatzaileen Galarako eta Liliri eskatu dio elkarrekin joateko. Talok museoko objektuez gozatzen duen bitartean, Lili aspertuta dago... Ustekabeko zerbait gertatu arte.
Lilik Karraskari Txirrindularitza Lasterketa Klasikoa irabazteko erabakia hartu duenean, Talok harekin entrenatzea onartu du. Talorentzat, nahikoa da lagunarekin denbora pasatzea, baina Lilik Txapeldunen Kopa irabazteko irrika bizia du. Zer izango ote dute zain helmugaren bestaldean?
Nolakoa izango zen Lurreko lehen gizakien bizitza? Eta umeena? Neandertalek eta sapiensek uneren batean ezagutuko zuten elkar? Bikaina litzateke mundua orduan zen modukoa ikusi ahal izatea... Eta agian ikus dezakegu!
Honezkero badakizu zenbatzen, ezta?
BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak…
Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu. Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira…
Behin batean, bazen... Gea herensugea istorio bat kontatu nahian dabil, baina burrunba handia dago eta ez zaio ezer ongi ateratzen! Ai, ai, ai... Horrela jarraituz gero, sekulako kasketaldia izango dugu.