Libros y álbumes ilustrados
Pagination
- Previous page
- Page 14
Filtrar
ItxiUdalde Badiako hondartzak bainulariz beteta daude. Bat-batean, karelez kanpoko txalupa motordun bat gidatzen ari diren untxi zoroen talde batek izua sortu du haien gidatzeko modua dela eta.
Harrikoskorreko taldea oso ausart iritsi da lehen arerioei irabazi ondoren. Baina baliteke orain guztia zapuztea; izan ere, urpeko lehian, itsastarren eskuadra izango dute aurrean. Ur lasterraren aurka egin beharko dute igerian Astrojokoetan aurrera jarraitu nahi badute.
Ozeano Barea, 1657. Gatlock kapitainak itsasoak zeharkatzen ditu pirata ontzi batean talisman misteriotsu baten bila: urrezko tikia. Shaki arratoia eta Tropiko papagaia lagunek zalantzarik gabe jarriko dute bizia arriskuan hari laguntzeko.
Saguak maite du basoan barrena ibiltzea.Maite du lagunei bisita egitea, hala nola azeriari, katagorriari, trikuari, igarabari eta azkonarrari sartu-irten bat egitea. Maite du naturaren aldaketez gozatzea: udaberriko lorren usaina, udako fruituengozotasuna, udazkeneko koloreen oparotasuna eta, neg
Hau abentura!
Baserrian beti dago lana egiteko, baina han ere badira sari txikiak, hala nola astotxoaren jaiotza ikustea. Eta Bioletak ez galdu nahi.
Vlad estilo handiko banpiroa da. Moda zaletu amorratua da, baina arazo bat du: musu gorria du! Vlad besteak ez bezalakoa dela sentitzen du eta kapa atzean ezkutatzen saiatzen da... Inork ezagutuko ote du bere sekretua?
Wandari ez zaio ateratzen hitzik! Ez dago hura baino lotsatiagorik! Baina egun batean, Wandaren ikasgelara etortzen da Lea izeneko sorgin bat urduri samarra, eta Wanda konturatzen da lagunak egiteko ez duela hitzen beharra.
Gaur, Xamuk kutxa bat aurkitu du. Zer ote da? Opari bat!
Hau da oparia irekitzeko irrika!
Eta beste norbaintentzat bada?
Gaur, Xamuk zerbait aurkitu du...
Bai biguna!
Bai polita!
Bai goxoa!
Puntxi deituko dizut.
Eta Puntxi beste norbaitena bada?
Xarliri ez zaio aukeratzea gustatzen. Inoiz ez daki zer jan, zer arropa jantzi, edo oheratzeko garaian argia itzalita edo piztuta utzi. Horregatik, bere urtebetetze egunean, oparia aukeratzeko arazo berbera du.
Xaxiri ez zaio batere gustatzen bere jaka berria. Ez, ez, ez, ez! Baina bere lagunik onenarekin, Xutekin, jolas egitera kalera ateratzen denean, agian jabetuko da jaka soinean izatea ez dela horren txarra.
Xaxik ez ditu gustuko katakume ñimiñoak eta ez du haiekin ezer partekatu nahi, ezta bere manta urdin handia ere! Baina beharbada, katakume ñimiñoak Xaxiri erakutsiko diote partekatzea dela gauzarik dibertigarriena!