Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiSafira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten.
Saguak erabaki du: aurten, kostaldean igaroko ditu oporrak.
Ba al dakizu triku batentzako oparirik okerrena zein den? Edo nola lortzen duten lehoien ile-apaintzaileek ihes egitea? Esan dezakezu zergatik ez dagoen barraskilo hanburgesarik? Presta zaitez txiste bilduma handia izateko; behin eta berriz kontatuko dituzu.
Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak.
Beste asko bezain aspergarria den egun batean, Aliziak lo hartu du eta Herrialde Miresgarrian sartuko da Untxi Zuriaren eskutik. Han, Sasidortoka, Bihotzetako Erregina, Cheshireko katua, Dukesa, Kapelagilea eta Martxoko Erbia ezagutuko ditu, beste hainbat fantasiazko pertsonaiaren artean.
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.
Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?
Egun handia da Burgirentzat. Hainbeste gauza dago egiteko eskolan…!
Untxiaren etxean ez dago tokia sobera. Nola egingo du lo Burgik?
Burgik eztizko madalenak gogoko ditu.Gozo-gozo daude! Baina beste zerbait probatzera ausartuko al da?
Burgi basoko animalia guztiak ezagutzen ditu. Hala ere, gustatuko litzaioke lagun min bat izatea…
Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia?