Libro y álbum ilustrado infantil
Pagination
- Previous page
- Page 8
Filtrar
ItxiNew York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
Zoo batean ezin dena ikusi, ez gauez ez egunez?
Lapurrak ere joaten dira, baina ez animaliak ikustera, baizik eta azerien antzera aritzera?
Albertek lehiketa batean sartu du Sidney, bere munstro maskota.
Hain zuzen ere, “MUNDUKO MUNSTRO MASKOTA ONENAREN LEHIAKETAN!”.
Irabazteko beharrezkoa da…
1 PARASITOZ BETETA egotea
2 Egundoko KIRATSA izatea
3 OSO ALTU HEGAN egitea
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Gaur, dena gaizki ateratzen ari zaio Lehoitxoari! Haserre dago eta, dirudienez, inork ezin dio lagundu. Edo bera da laguntzen uzten ez dena?
Lore misteriotsua sortu da. Pertsona bakoitzak kolore desberdinekoa ikusten du eta, horren eraginez, guztien artean borroka sortzen da, bakoitzak bere ikuspegia dela zuzena uste baitu. Ez mundu mailako agintariak, ezta botanikariak ere ez dira ados jartzen.
Ongi etorri historiako lotarako libururik laburrenera! Bai, hamar hitz besterik ez ditu. Baina geldi!, gauza garrantzitsu asko egin behar dira irakurri aurretik.
Ohera joan aurretik, Aitotsok Potxolori tapakia ondo-ondo jarri dio ohean, baina gaur gauean, Potxolok ez du lo egiteko asmorik.
Aitotso nekatuta dago, gaur lan asko egin baitu. Baina horrela jarraitzen badu… otso basatiari deitu beharko dio!
Badakizu zer usain daukan haur jaio berri batek? Lasai, Xabierrek esango dizu, Xabierrek arreba txiki bat izan duelako oraintxe: Maddalen.
Maitasuna pozez esnatzea da. Maitasuna galdu genuen hura topatzea da. Maitasuna musu eman berritan atseden hartzea da.
Bi aita dituzu? Bi ama? Aita eta ama? Bietako bakarra? Familia edonork osatuta ere, maitasunak eraikitzen du.
Goiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Benetan zalantzan jar daiteke ama baten maitasuna? Ipuin honetako protagonistak egiaztatuko du hargatik sentitzen duen maitasuna lehoia bezain indartsua izan daitekeela, tximeleten dantza bezain paregabea edo arrainen ozeanoa bezain sakona.