Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 12
Filtrar
ItxiSuzko uztaiak, pailazo jantziak, hiru belarriko untxiak... Harrikoskorreko neska-mutilak magiaz betetako talde bati egin behar diote aurre.
Iruzurbeitia ez da, ez, besteak bezalako zizarea: arrosa kolorekoa da eta eguzkia hartzea asko gustatzen zaio. Hori guztiori oso arraroa da, bere familiakoentzat, batez ere. Alabaina, Jango ezagutuko du basoan, armiarma barazkijalea, eta berarekin ikasiko du ezberdina izateaz gozatzen.
Azalean ezkatak eta oso oskol gogorra ditu. Aurreko hegalak urpekariek baino hobeto mugitzen ditu. Asmatu zein den itsasoko animalia hau!
Itsasoan arrain pila bat dago: handiak eta txikiak, luzeak eta biribilak, irribarretsuak eta kopetilunak… Eta elkarrekin egiten dute festa!
Maddik ez zekien zer aurkituko zuen itsas hondoan, beldur apur bat ere ematen zion… Jakin al daiteke nolakoa den zerbait probatu gabe?
Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko ikasi beharreko jokabidea dute umeek eraman onekoa izatea eta une egokiaren zain egoten jakitea.
Jarri zutik, tente-tente. Luzatu zure adarrak eguzkirantz. Utzi sustraiei lurrean kiribiltzen.Hartara, tinko eutsiko dizute. Ikusi zeure burua: zuhaitza zara. Eta orain, begiratu zure ingurua. Ez zaude bakarrik. Zuhaitz askoren artean zaude. Horrela, elkarrekin, basoa izango zara.
Kosmek erabaki du ez dela beste untxiak bezalakoa izango.
Pixkanaka hasi da, baina berehala bilakatu da dantzaldiko izarra. Izango al da gai besteei erakusteko zu zeu izatea dela egin dezakezun gauzarik onena?
Itsasoa bihurria da, eta jostalaria. Izarori opari polita ekarri dio. Eta orain, Izarok badaki itsas hondoak sekretu asko gordetzen dituela.
Gaueko zeru ilunean gaizki itsatsita zegoen izar txiki bat askatu eta Lurrera jausi zen. Ez zuen, ordea, edonon lur hartu. Planetako toki posible guztietatik… ezetz asmatu zein aukeratu zuen!
Hain handia den talde baten erdian txikia izateak buruko min handiak eragin ditzake. Nahiz eta hazteko pazientzia izan behar duzula behin eta berriro errepikatu! Baina, batzuetan, egoera zailenek sorpresa izugarria izaten dute atzean.