Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 11
Filtrar
ItxiBetiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Zer esaten da, Tximino Txiki?
Utzi niri igotzen!
Ez, ez zara jolastu nahi duen bakarra.
Hizketa onekoa eta adeitsua izaten ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak gainerako haurrekin modu egokian erlazionatzen dira.
Esmeralda dena hobetoezinki iruditzen zaion neskatoa da. Hala ere, gaur ezer ez doa ondo. Gehien gustatzen zaizkion gauzek ere ez diote arretarik ematen edo ez dira nahikoak. Esmeralda handitzen ari dela ohartu da; horixe gertatu da.
Krokodilo jatun bat bizi da Amalurreko ibaian, turistak jaten ditu guztiz oharkabean. Dentistari dio galdetu eta mesedez eskatu hortz-haginak ongi garbitzeko sekulako mina baitu! Eta a zer-nolako buila eta algara bere aho beldurgarria ikustean bertatik bertara!
Basajaunek ongi daki nola zaindu basoak eta mendiak, nola sendatu natura gaixorik dagoenean. Oraingoan Hur txikiak lagunduko dio Lur lehorrean Ur aurkitzen, mendi lehortua berriro landarez janzteko. Lortuko ote dute? Mitologiak eta naturaren botereak bat egiten dute kontakizun honetan.
Haur txistean bezala, igel bat animalia guztien artetik doa, bere aho handiaz harro eta zirikatzen.
Galdetu dizute inoiz zer izan nahi duzun handitan? Ikerri galdetu zioten behin eta liburu honetan gorde zuen erantzuna.
Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua… hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?
Pentsa ezazu soka bat duzula, eta baserriko hainbat animalia. Horiekin guztiekin gauza asko zinateke zerbait asmatzeko? Bada, ezinezkoa dirudien arren, Iker Ikerlariak iratzargailu bat asmatu zuen. Ikusi nahi duzu?
Zein dago leihotxoetan? Liburu bizidun hau irudi magikoz beteta dago.Neska-mutikoek asmakizunez gozatuko dute irudietan zein ezkutatu den ikusiz.
Lur irudimen handiko haurra da, baina arazo txiki bat du: askotan, lotsaren munstroak hitza kentzen dio, tak! Halakoetan kosta egiten zaio gauzak azaltzea. Baina Lurren familian ongi dakite hitzez bakarrik ez, bestela ere modu askotan konta daitezkeela gauzak: marrazkiak eginez, adibidez…