Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 20
Filtrar
ItxiPixontzia erabili nahi, Kroko?
Ez, nahiago dut pixoihala, aita.
Ondo, geroago jesarriko zara.
Pixontzia erabiltzen ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak pixoihala alde batera utzi eta pixontzia erabiltzen ohituko dira.
Oraindik ere badaude gaztelu handietan bizi diren printzesak. Liburu honetan horietako bat ezagutu eta bere gaztelua bisitatzeko aukera izango dugu.
Renata piano jotzailea da bere amak artista handia izatea nahi duelako, baina ingelesa ereikasten du, eta lorezaintza ikasten du... Eginkizun asko dauzka eta, horregatik, lagunekin jolasteko astirik ez dauka! Harik eta, jakina, Renata egun batez lo dagoenean jolasten hasi arte, gauean!
Bere urtebetetze egunean, ziztu bizian jaiki zen Malik ohetik, aitari eskatua zionkoloretako argidun patinetea oparitu ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek. Nor zen sagu hura?
Gertakizun beldurgarri bat jazo da Parisen: Magali sagutxoa desagertu egin da! Eta, harekin batera, auzoko sagu guztiak. Xeherlock eta bizilagunak ikertzen hasi dira buru-belarri.
Sanson hiriko detektibe ospetsuena da, eta gaurko honetan, badirudi bere kemen eta ikerketarako trebetasun guztia beharko dituela bezeroek galdutako gauzen eta familiako kideen arrastoari jarraitzeko.
Nork esan zuen mamuak gazteluetan soilik bizi direla? Santurtziko mamuak herri erdi-erdian bizi dira, parkean eta jendez inguratuta.
Antza, Vladi dena gaizki ateratzen zaio: gizakien ikastetxean banpiroa dela jakin dute, eta bere ama tematuta dago beste ahalmen bat landu dezan: superindarra. Baina ez du lortzen eta, zigortuta, amak Dorre Beltzera bidaliko du.
Karameluak onak dira zenbaitetan gure saminak eta ezinak goxatzeko. Batzuetan, ordea, karameluen gozoa ez da aski izaten gure zalantzazko egun triste eta ilunak alaitzeko eta argitzeko.
Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin.
Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak, mantsotzen.
Talok dena planifikatu nahi izaten du; Lilik, ez. Talori aurreikustea gustatzen zaio; Lilikk gauzak beti gerorako uzten ditu. Hala ere, biak lagun minak dira. Beraz, Lili negu luzeari aurre egiteko janaririk gabe geratutakoan, Talok lagundu egingo dio.