Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 21
Filtrar
ItxiLili sagutxoak beldurrezko filmak maite ditu; Talo lagunak, ez. Lili ezinegonik dago errusiar mendia probatzeko; Talok ez du presarik. Hala ere, biak lagun minak dira.
Gaur, Kale Nagusian, arratsalde haizetsua dugu eta Timek arropak zintzilikatu nahi ditu lehortzeko. Ene! Arropak falta dira! Lagunduko al diogu? Ea arropak aurkitzen ditugun…
Tomaxitaren etxea, txikia baina erosoa katuarekin bizitzeko txukun eta gozoa. Tomaxitak, ordea, lagun asko hartzen ditu etxean bakoitzari gela bat egiten dio ziztu batean eta, azkenean, berak utzi behar auzoa.
June mundu errealetik isolatuta hazi da eta bere heziketa argi dagoen patuaren araberakoa izan da: Totem printzesa bihurtzea, betiko bere Animaliari lotutakoa. Baina besteek bere aldetik zer espero duten jakiten duenean, Junek bere intuizioak esaten dionari jarraitzea erabakiko du…
Lupus Letagin, Vladen lehengusua, Transilvaniatik heldu da, Vladen banpiro-trebetasunak hobetzen laguntzeko. Vladek ez du Lupusek jakiterik nahi Minxie bere laguna dela; eta, ezkutuan, gizakien ikastetxera joaten dela jakiterik ere ez du nahi. Bizimodu bikoitzari eutsi ahal izango ote dio?
Ttantto pilota bat da, eskuz jokatzeko pilota. Gozoetan bizi da eta bertako pilotalekuan igarotzen ditu ordu gehienak. Pilota partidu asko daramatza bizkarrean, eta zahartzen ere ari da gizarajoa.
Bapo jaunak Lali lagunari txantxa bat egitea erabaki du. Zer ote du masailean?
Zabaldu orrialdeak, eta asmatuko duzu!
Karlotari txikia izatea gogaikarria iruditzen zaio eta arazo handiak ekartzen dizkio; baina plan bikaina du! Bere helburua: ikasturtea errepikatzea tamaina bertsuko ikaskideekin egoteko. Ahaleginak eta bi eginda ere, ikasle ona baita, ez ditu azterketak suspenditzen.
Bero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.
Zirku Mundiala erre egin da eta Kiki, bertako txinpantzea, ihesi joan da kaleetan zehar, klinika bateko ateak ikusten dituen arte. Barrura sartu eta han hasten da Kikiren esperientzia berria. Eneko, operatuta dagoen mutiko baten gelan ezkutatzen da.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.