Libros infantiles de 6 a 8 años
Filtrar
ItxiGoiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Maren eta Aiert oporretan joan dira Oiduiko txabolara. Ardiak eta arkumeak lagun. Azeriaren begiradapean. San Joan bezperatan, sua sentituko dute barrenean. Eta uraren hotza. Eta behingoz pintore itsuaren ipuina nola amaitzen den ezagutuko dute.
Beldurrak hilik dagoenean, Mateo desagertu egiten da: brixt! Baina superbotere hau beldurgarri samarra da….
Mateoren egun batzuk primerakoak eta mundialak dira.
Eta kasik hegan hasten da, brixt!, baina noraino…?
Mateo arraro sentitzen da. Lagunak ez dira berarekin gogoratzen. Ez da erraza besteak nola sentitzen diren imajinatzea.
Mateok hanka sartu du Perurekin, Robinsonekin…
Eta negar egin du gero, eta itsasoa sortu du bere malkoekin…
Mateok ez daki zer duen, baina bat-batean txikitu egiten da, eta urritu. Batez ere kale egiten duenean, huts egiten duenean.
Mateo haserre dabil eta muturluze doa: ahoa zabaltzen duenean, ateratzen zaio apoa, orroka eta korroka.
Mikelek lorategian aurkitu duen hari misteriotsu bati tira egiteko tentazioari ezin dio eutsi; ilargitik zintzilik dagoen haria da.
Pozaren pozez munduari bira ematea pentsatu du.
Badirudi Nasharen amak irribarrea galdu duela, eta neskatoak gustura egingo luke zerbait haren tristurarekin amaitzeko.
Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Orain ezin da futbolean ibili, eta Mila lagunaren jaira ere ezin joan... Umore txarreko errinozeroaren umore txarraz jarri eta halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du.
Orain dela gutxi martetar bat iritsi zen Luzioren etxera, eta badirudi gelditzeko etorri zela. Horixe esan zioten, behintzat. Martetarrari, ez dakienez berak bakarrik ezertxo ere egiten, jaten eman behar zaio, eta bainatu, besteak beste.