Libros infantiles de 6 a 8 años
Filtrar
ItxiGaur, Amona Azenarioaren etxean dago Perrexil. Lorategitik paseatzen ari dela, txakur kaka dela uste duena zapaldu du, baina, a zer sorpresa! Kaka trikuarena da!
Horra, horra, gure Olentzero!
Eta horra, Napo, bere asto kutuna. Gabon gau magikoa iritsita, hainbat gertakari biziko dituzte biek. Ipuinen herrialdean hasiko dira, eta Euskal Herrian amaitu.
Bidaia horretan, ipuinetako pertsonaia ezagunak izango dituzte lagun.
Louis piraten seme eta iloba ausartak bere etorkizuna eraiki behar du eta, beraz, bere itsasontzian itsasoratzeko eguna iritsi zaio.
Talok dena planifikatu nahi izaten du; Lilik, ez. Talori aurreikustea gustatzen zaio; Lilikk gauzak beti gerorako uzten ditu. Hala ere, biak lagun minak dira. Beraz, Lili negu luzeari aurre egiteko janaririk gabe geratutakoan, Talok lagundu egingo dio.
Lili sagutxoak beldurrezko filmak maite ditu; Talo lagunak, ez. Lili ezinegonik dago errusiar mendia probatzeko; Talok ez du presarik. Hala ere, biak lagun minak dira.
June mundu errealetik isolatuta hazi da eta bere heziketa argi dagoen patuaren araberakoa izan da: Totem printzesa bihurtzea, betiko bere Animaliari lotutakoa. Baina besteek bere aldetik zer espero duten jakiten duenean, Junek bere intuizioak esaten dionari jarraitzea erabakiko du…
Ozeano Barea, 1657. Gatlock kapitainak itsasoak zeharkatzen ditu pirata ontzi batean talisman misteriotsu baten bila: urrezko tikia. Shaki arratoia eta Tropiko papagaia lagunek zalantzarik gabe jarriko dute bizia arriskuan hari laguntzeko.
Zero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.
Ekin urtebete iraungo duen bidaia ahaztezin bati, planeta osoko animalia harrigarrienak eta argienak ezagutzeko, marrazki eta datu liluragarrien bidez.
Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin ageri da, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik!
Alarma giroan, Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…
Jakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.