Libros infantiles de 6 a 8 años
Filtrar
ItxiAitona-amonekin pasatzen ditut uda guztiak. Haiekin, gero eta abentura apartagoak gertatzen zaizkit. Eta karramarro bila joaten garenean, beti izaten dugu ezustekoren bat. Ikaragarri gustatzen zaizkit oporrak, baina gauza bat gorroto dut: azkarregi igarotzen dira!
Ozeano Barea, 1657. Gatlock kapitainak itsasoak zeharkatzen ditu pirata ontzi batean talisman misteriotsu baten bila: urrezko tikia. Shaki arratoia eta Tropiko papagaia lagunek zalantzarik gabe jarriko dute bizia arriskuan hari laguntzeko.
Zero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.
Ezagutzen dugun unibertsoko gauzarik berezienetakoa da giza burmuina, baina oraindik ere asko geratzen zaigu hari buruz ezagutzeko.
Nondik datoz pentsamenduak? Zergatik amets egiten dugu? Azken hamar edo hamabi mila urteetan zergatik bihurtu dira gure burmuinak % 10 txikiagoak?
Txizalarri naizenean, nola eutsi datorrenari? Baina amak ez dit ulertzen. Zergatik ote da? Lagunek ezin dute ulertu gol erraz bat huts egitea. Baina zergatik? Aitonak ezin du ulertu logelan ni bakarrik gustura egotea. Zergatik ote?
Emiliano aldizkariak eta egunkariak irakurriz saiatzen da mundua ezagutzen, eta beti haserre amaitzen du gerrek sekula ez dutelako akaberarik.
Maindi Maitagarrik probak gainditzen jarraitu behar du benetako maitagarri bihurtu nahi badu, baina gauzak zaildu egingo zaizkio ohartzen
denean eskola inguruan dabiltzan izaki magiko bakarrak ez direla eurak. Eta arriskua uste baino gertuago dute...
Safira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten.
Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek… Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion.Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI.
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.
Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia?
Untxi Hartzen bila joan da korrika, izututa: