Libros infantiles con solapas
Pagination
- Previous page
- Page 3
Filtrar
ItxiLiburu honetako untxiak komunera joan beharra du, baina guztiak okupatuta daude! Batean sorgin bat dago, beste batean otso bat, haragokoan adarbakar bat... Lortuko ote du komun bat libre topatu arte komunera joateko gogoari eustea?
Norak biziki atsegin du mozorrotzea, eta gaur Lorea doktore bihurtzea erabaki du! Botika-kutxa magikoarekin, gaixo guztiak sendatuko ditu: Hartz Zuriaren hotzeria, Krokodiloren zartadakoa eta Pelikanoren eztarriko mina. Baina nork sendatuko die sabelean duten orroa?
Non dago marmota aita?
Eta nor dago sabaitik zintzilik?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu lurpean bizi diren izaki liluragarriak.
– Bazkaltzera, hartz txiki!
– Purea! Zer goxoa!
– Garbitu dituzu eskuak?
Liburu honetako protagonistek ohitura onak ikasiko dituzte otorduetarako.
Hona hemen Kale Nagusia, bertako bizilagunak eta dendak.
Egunero bezala, Martxel Sudurluze gutunak banatzen ari da.
Lagunduko al diogu? Ikusi zenbat pakete duen banatzeko! Eskertuko du gure laguntza.
Nor ari da papagaitxoarekin hizketan?
Eta nork zaintzen du moxal txikia?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu maskota maitagarriak.
Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.
Animalia txikiak haurtzaindegira doaz, eta egunero dute abentura txikiren bat eta gatazkaren bat edo beste. Baina beti hor dago Kanguru andereñoa denak lasaitzeko, mimatzeko eta zaintzeko.