Libros y álbumes ilustrados
Pagination
- Previous page
- Page 10
Filtrar
ItxiMateo arraro sentitzen da. Lagunak ez dira berarekin gogoratzen. Ez da erraza besteak nola sentitzen diren imajinatzea.
Mateok hanka sartu du Perurekin, Robinsonekin…
Eta negar egin du gero, eta itsasoa sortu du bere malkoekin…
Mateok ez daki zer duen, baina bat-batean txikitu egiten da, eta urritu. Batez ere kale egiten duenean, huts egiten duenean.
Mateo haserre dabil eta muturluze doa: ahoa zabaltzen duenean, ateratzen zaio apoa, orroka eta korroka.
Harrikoskor taldearen galaxiarteko lehen partida Kretan jokatuko dute, zezen-estralurtarrak bizi diren planetan. Bicok eta taldeak inoiz ez dute erronka zailagorik izan. Okerrena da joko zelaia labirintoa dela, eta pauso bat eman orduko aldatzen dela.
Hemen, oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago. Edo hori esaten du behintzat! Eta zu… zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan! Baina baliteke gero zu proban jarri izanagatik damutzea…
Fikziozko izakiak izan, nahiz zirkuko fenomenoak izan, munstroek munduaren ametsak eta amesgaiztoak izan dira mendeetan zehar. Liburu honek munstro mota asko ezagutaraziko dizkizu, hala nola mitologikoak (Medusa) edo eskandinaviar mitologiako Hræsvelg, XIX.
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Badirudi Nasharen amak irribarrea galdu duela, eta neskatoak gustura egingo luke zerbait haren tristurarekin amaitzeko.
Marinari futbola asko gustatzen zaio, eta baloiarekin hain da ona, oinekin magia egiten duela baitirudi. Baina mutilek ez diote kontua errazten, eta patioko futbol zelaian jokatzea eragozten diote.
Nire ohe azpian bizi den maitagarria ez dago oso ondo gaur. Lanean ordezkatu egin beharko dut. Eta basoko erregearentzat jauregia eraiki, mahai azpian dagoen munstroari jaten eman, armairuko itzalarentzat kapa magikoa lortu... Ez da erraza izango!
Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Orain ezin da futbolean ibili, eta Mila lagunaren jaira ere ezin joan... Umore txarreko errinozeroaren umore txarraz jarri eta halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du.