Libros y álbumes ilustrados
Pagination
- Previous page
- Page 9
Filtrar
ItxiOngi etorri historiako lotarako libururik laburrenera! Bai, hamar hitz besterik ez ditu. Baina geldi!, gauza garrantzitsu asko egin behar dira irakurri aurretik.
Ohera joan aurretik, Aitotsok Potxolori tapakia ondo-ondo jarri dio ohean, baina gaur gauean, Potxolok ez du lo egiteko asmorik.
Aitotso nekatuta dago, gaur lan asko egin baitu. Baina horrela jarraitzen badu… otso basatiari deitu beharko dio!
Badakizu zer usain daukan haur jaio berri batek? Lasai, Xabierrek esango dizu, Xabierrek arreba txiki bat izan duelako oraintxe: Maddalen.
Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako.
Maitasuna pozez esnatzea da. Maitasuna galdu genuen hura topatzea da. Maitasuna musu eman berritan atseden hartzea da.
Bi aita dituzu? Bi ama? Aita eta ama? Bietako bakarra? Familia edonork osatuta ere, maitasunak eraikitzen du.
Goiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Benetan zalantzan jar daiteke ama baten maitasuna? Ipuin honetako protagonistak egiaztatuko du hargatik sentitzen duen maitasuna lehoia bezain indartsua izan daitekeela, tximeleten dantza bezain paregabea edo arrainen ozeanoa bezain sakona.
Ongi etorri Antartikara. Hemen, pinguinoak ikertuko ditugu, zehatz eta zorrotz, esploratzaile ausarten talde baten eskutik.
Pinguinoak hemen, pinguinoak han...Pinguinoak nonahi!
Maren eta Aiert oporretan joan dira Oiduiko txabolara. Ardiak eta arkumeak lagun. Azeriaren begiradapean. San Joan bezperatan, sua sentituko dute barrenean. Eta uraren hotza. Eta behingoz pintore itsuaren ipuina nola amaitzen den ezagutuko dute.
Beldurrak hilik dagoenean, Mateo desagertu egiten da: brixt! Baina superbotere hau beldurgarri samarra da….
Mateoren egun batzuk primerakoak eta mundialak dira.
Eta kasik hegan hasten da, brixt!, baina noraino…?