Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiVlad estilo handiko banpiroa da. Moda zaletu amorratua da, baina arazo bat du: musu gorria du! Vlad besteak ez bezalakoa dela sentitzen du eta kapa atzean ezkutatzen saiatzen da... Inork ezagutuko ote du bere sekretua?
Vladen gurasoak banpiroak dira eta harro daude banpiro izateaz; baina ez daude batere pozik beren semeak ikasketetan dituen emaitza urriekin. Beraz, ultimatuma eman diote: edo lo egiteko ordua baino lehen banpiro bihurtzen ikasten du edo Dorre Beltzera bidaliko dute, zigortuta.
Wandari ez zaio ateratzen hitzik! Ez dago hura baino lotsatiagorik! Baina egun batean, Wandaren ikasgelara etortzen da Lea izeneko sorgin bat urduri samarra, eta Wanda konturatzen da lagunak egiteko ez duela hitzen beharra.
Gaur, Xamuk kutxa bat aurkitu du. Zer ote da? Opari bat!
Hau da oparia irekitzeko irrika!
Eta beste norbaintentzat bada?
Gaur, Xamuk zerbait aurkitu du...
Bai biguna!
Bai polita!
Bai goxoa!
Puntxi deituko dizut.
Eta Puntxi beste norbaitena bada?
Xarliri ez zaio aukeratzea gustatzen. Inoiz ez daki zer jan, zer arropa jantzi, edo oheratzeko garaian argia itzalita edo piztuta utzi. Horregatik, bere urtebetetze egunean, oparia aukeratzeko arazo berbera du.
Xaxiri ez zaio batere gustatzen bere jaka berria. Ez, ez, ez, ez! Baina bere lagunik onenarekin, Xutekin, jolas egitera kalera ateratzen denean, agian jabetuko da jaka soinean izatea ez dela horren txarra.
Xaxik ez ditu gustuko katakume ñimiñoak eta ez du haiekin ezer partekatu nahi, ezta bere manta urdin handia ere! Baina beharbada, katakume ñimiñoak Xaxiri erakutsiko diote partekatzea dela gauzarik dibertigarriena!
Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta ez du aitaren berririk.
Martinek eta haren gurasoek bidaia bat egingo dute Cancunera, misterio bat argitzeko. Misterioaren muinean Madrilgo kodexa dago, maien aspaldi-aspaldiko liburu bat.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Zebratxoa beti dago denei laguntzeko prest. Baina zer gertatuko da laguntza behar duenean?