Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiLiburu honetako animaliei behatu eta entzuteaz gain, zenbatu egin dezakezu zenbat aldiz egiten duten zaunka, marru, bee, irrintzi... Gogoan hartzeko gai izango al zara?
Astindu gorputza eta ikasi zenbakiak, hamar munstro jostarirekin batera. ZENBATU!
Zero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.
Martetarrak 1969an etorri ziren lehenengo aldiz Zarautzera. Orain, 2019an, 50. urteurrena ospatu nahi dute, 10.000 martetar txiki 500 espazio-ontzitan ekarriz eta Zarauzko etxeetan ostatu hartuz. Horrez gain, beste lau ama-ontzi erraldoi ekarriko dituzte, Zarautz munduko hiriburu bihurtuz.
Argik zooan paseoa egin du amarekin, animaliei begira: guztiek dute zerbait berezi eta zoragarri egiten dituena. Baina txakurtxoak ez du beregan ikusten gainerakoengan ikusten duen ezaugarririk. Amaren laguntzarekin ulertuko du berak ere badituela paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.
Hauxe naiz ni, hauxe zara zu. Berdinak zu eta ni, desberdinak ni eta zu. Gutako bakoitzak geure-geureak ditugun ezaugarri ezin dibertigarriagoen ospakizun alaia.
Ezagutzen dugun unibertsoko gauzarik berezienetakoa da giza burmuina, baina oraindik ere asko geratzen zaigu hari buruz ezagutzeko.
Nondik datoz pentsamenduak? Zergatik amets egiten dugu? Azken hamar edo hamabi mila urteetan zergatik bihurtu dira gure burmuinak % 10 txikiagoak?
Denok dugu gurariren bat. Zuriñek beltza izan nahi du, bere auzunera etorri berri den neskatila hori bezain beltza. Agian bere ikasgelara etorriko da.
Jostailuak, gurasoen arreta, janari gogokoena eta abar partekatzea ezinbesteko gaitasun emozionala da, eta umeek harreman sozialetan praktikan jarri behar dute.
Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak.
XVIII. mendean europarrak izenik gabeko bidegabekeria bat egiten ari ziren: gizaki afrikarrak hartu eta Amerikara eraman, han plantazioen jabeek lanerako esklabo moduan eros zitzaten.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.